ASTEKO MENUA
Astelehentik ostiralera eskaintza gastronomiko osasuntsu eta orekatua eskaintzen dugu. Gure proposamena elikadura-plater osotuetan oinarritzen da, eta hiru aukeren artean hauta dezakezu: begetarianoa, arrain-platera edo haragikoa. Kremak, entsaladak eta lekaleak ere eskainiko ditugu. Tokiko nekazari eta ekoizleekin bakarrik egiten dugu lan. Ahaztu monotonia: gure eguneko eskaintza etengabe aldatzen da, eta sistema malguari esker, plater bakoitza eguneroko beharrizan nutrizionalei egokitzen diegu. Badakigu denbora urrea dela; horregatik, zerbitzu arin eta bizia eskaintzen dugu, eskaera egiten duzun unetik platera mahaira iristen den arte. Horrela, bazkaria lasai disfrutatzeko aukera izango duzu eta lanpostura energia berrituta itzuliko zara.
KARTA ETA PARRILA
Gure proposamena amaren errezetegiri eginiko omenaldia da, gure sukaldaritza-tradizioaren bihotza, ukitu moderno eta sofistikatu batekin. Gainera, parrila ere nabarmendu nahi dugu: haragi-mokor onenak, arrainak eta barazkiak aukeratzen ditugu, brasa-zaporea zuzenean mahaira eramateko.
EVENTOAK ETA BILERAK
Enpresetako bilerak, familia-topaketak edo lagunarteko elkartzeak egiteko gune desberdinak ditugu. Catering formatu ezberdinak eskaintzen ditugu: koktelak, coffee break-ak, harrerak, aurkezpenak… Zure aurrekontura egokitzen gara.
BARRA-PROPOSAMENA
Gure barrak mokadu fresko txikiak, pintxoak, errazioak, baita gure patata-tortilla eta etxeko gozogintza ere eskaintzen ditu. Tarta-aukera zabal bat ere badugu.